XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hortik aurrera buruko mina besterik ez da egiten.

Aurpegia ikusi ez bazenio, pentsatuko zenukeen haserre zegoela.

Nekatua zirudien, baina ez haserre, agian zerbait triste.

Hurbiltzen ausartu zara, baina ez duzu ukitu.

Ez zaizu ongi iruditzen etxean egotea, ala? jarraitu du Luisek ez horren lehor.

Ez daukat zeregin handirik hor zehar, egia esan.

Gainera, uste det hoztu egin naizela eta nahastu xamarra daukat urdaila.

Zer egin dezue zuek?

Ez zaizu gustatzen Luisek plurala erabiltzea zerbait galdetzen dizunean, baina nola galdetu behar du bestela?

Leihora begiratu duzu.

Ilun dago kanpoan eta leihoa ispilu bat da.

Bai, ongi egin duzu gona hori janztearekin.

Kanpoan afaldu degu.

Museoko jatetxe berri horretan.

Nahiko ongi esan duzu, erdi Luisi erantzunez eta erdi zure leihoko irudiari.

Isilik geratu zara apur batean.

Oso txikia ikusten zara leiho handiaren kristal ilunean, indarra falta zaizu berriro, baina gustatzen zaizu, zerbait dauka gorri-beltzez jantzitako emakume horrek. Zer.

Zer? esan du Luisek.

Zer, zer? Nik ez det ezer esan esan duzu, harriturik, leihoko irudiari begiratzeari utzita.

Ez diozu galdetu nahi Luisi